
Euskal Baserri Euskadiko fruta, barazki, egoskari eta ortuariak identifikatzea ahalbidetzen duen jatorrizko berme-marka bat da. Produktu hauek
freskoan merkaturatzen dira batik bat, baina
kontserban ere aurkitu daitezke, beti
Euskal Baserri logotipoarekin behar bezala identifikatuta.
Euskal Baserri ikusi

Jatorrizko deitura leku geografiko baten izenari loturik dago eta beraren bidez adierazten da nekazaritzako produktu jakin bat leku jakin batean sortua dela, haren kalitatea edo ezaugarriak funtsean edo erabat ingurune geografiko horri eta bertako natura eta giza baliabideei zor zaizkiola, eta haren ekoizpena, eraldaketa eta prestaketa eremu geografiko horretantxe egiten direla.Euskal Autonomia Erkidegoan bost Jatorrizko Izendapen daude: Idiazabal Gazta, Arabar Errioxako Ardoa (Errioxa bereizgarriaren barne
), Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Getariako Txakolina.
Beste Jatorrizko Izendapenak ikusi