EUSKO LABEL,
EUSKADIKO GOI-MAILAKO
ELIKAGAIAK

Eusko Label marka kalitatearen eta bermearen isla da. Haren adierazpide grafikoa K ikurra da eta, horren bidez, EAEn ekoitzi, eraldatu edota prestatutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizi egiten dira, horien kalitatea, maila edo berezitasuna batez bestekoa baino handiagoa bada, betiere.

Helburu nagusiak:

Eusko Labela duten produktu guztiek Arautegi Tekniko bat bete behar dute, eta kontrolak izaten dituzte horiek behar bezala betetzen direla ziurtatzeko. HAZI bera da ziurtagiriak eskaintzen dituen eragilea.

Kalitatea beti aurretik

Eusko Labela duten produktu guztiek, freskoek nahiz prestatuek, kalitatearen irizpidea dute merkatuan egoteko oinarrizko eta ezinbesteko arrazoi gisa.

Eusko Label markarekin egunak

Eusko Label lehengaiekin egindako edo prestatutako produktuen ezaugarria da bere osagai nagusia edo nagusiak Eusko Label bereizgarria duten produktuak direla. Horien bidez, kontsumitzeko joera berriei eta sektorearen beharrei erantzun nahi zaie.

HAZI Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko FUNDAZIOA da, eta bere sorrerako helburua da bere jarduera-eremuan lehiakortasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza bultzatu, sustatu eta garatzea. Jarduera-eremu horren barruan daude lehen sektorea (nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta basozaintza), landa-ingurunea, kostaldea eta elikagaien industria. Horiek balioztatzen eta ondare naturala eta kultura mantentzen laguntzen du.

Helburu horretarako, HAZIk kalitatezko zerbitzu osoa eskaintzen du, sektorearen parte diren eragile nahiz erakundeekin elkarlanean.

Esparru horren barruan, beste hainbat jardueraren artean, Eusko Label kalitate-markako produktuak promozionatzen eta kontrolatzen ditu.