Eusko Label

Eusko Label eta Euskal Baserri markekin identifikatutako patata kanpainaren balorazioa positiboa izan da

2020ko kanpainan 8.773 tona patata ontziratu ziren, horietatik %69 Eusko Label markarekin etiketatuta eta %31 Euskal Baserri markarekin.

2020ko kanpainan Araban 375 hektarea erabili ziren patata ekoizteko Eusko Label eta Euskal Baserri berme-markekin, eta horietatik 8.773 tona ontziratu dira. Hortaz, pataten % 69 Eusko Label markarekin etiketatu da, eta % 31 Euskal Baserri gisa. Guztira, aurreko kanpainarekin alderatuta, % 23 patata gehiago etiketatu da. Berme-marka duen patataren merkaturatzearen bilakaera historikoa, batez ere Eusko Labela duen patatarena, goranzkoa da. 2012tik 3.411 tona gehiago ontziratu dira, hau da, % 127 gehiago.

Kalitateari dagokionez uztaren hasiera egoera meteorologiko txarrak baldintzatu bazuen ere, azkenean errendimendu ona eta kalitate-parametro onak zituen produktua lortu ahal izan da. Patataren ekoizpena urtarokoa da, eta tuberkulua uzta bildu ondoren kontserbatu egitenda kontsumitzaileei ahalik eta kalitate handienarekin eskaini ahal izateko produktua martxora arte. Baina patata kontserbatzea ez da lan erraza, mikroorganismo patogenoak ernaltzea eta garatzea saihesten duten tratamendu fitosanitarioak saihestu nahi badira.

Kalitatezko produktu bat merkaturatu ahal izateko, Eusko Label patataren ekoizle eta ontziratzaileek mimo berezia jartzen dute produktuaren ekoizpenean, hautaketan eta biltegiratzean. Nekazariek eguneko ordu beroetan tuberkulua biltzea saihesten dute, egunsentian biltzen dute patatak tenperatura jakin bat gaindi ez dezan, bestela ez litzateke Eusko Label patata bezala identifikatu ahal izango. Patata kontu handiarekin biltegiratu behar da, tenperatura gehiegi murriztu gabe eta azukreen metabolizazioa saihestu gabe, baina hezetasunaren eta tenperaturaren arteko oreka mantenduz, onddo eta bakterioen garapena saihesteko. Ildo horretan, Eusko Labela duten Arabako patata-operadoreak ahalegin handia egiten ari dira patataren kontserbazio-sisteman “zero hondakin” dituen produktu bat izateko, antigerminatzaileak edo bestelako fitosanitarioak aplikatu gabe; sektorea ekoizpen-sistema jasangarrien ikerketan inbertitzen ari da, patatak uzta biltzen duenetik kontserbatu ondoren kontsumitzailearengana iristen den arte. Azkenik, nabarmendu behar da komertzialki Eusko Label patata, Euskadiko eta inguruko saltokietan egoteaz gain, Espainiako estatuan ere ari dela indarra hartzen, bereziki Madrilen.

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on print
Share on email

Interesgarria izan daiteke

2022ko egutegia

Gure hitzorduari leial, 2022rako gure egutegia eskaintzen dizugu. Eusko Labela duten pertsonentzat. Zu bezala. Ikusi egutegia