Euskal Gatza

Historia eta Ondarea Kalitatearekin batera

Duela 200 milioi urte baino gehiago, gaur egun Euskadi dena estaltzen zuen itsasoa da gatza lortzeko ustiatzen ditugun ur gaziko iturburuen jatorria. Historia horri eta gatzgileek gatzagetan egiten duten lanari esker dugu gaur Eusko Labela duen Euskal Gatza. Lurruntze prozesu bati esker erauzten den gatz honek purutasun eta kalitate handia du, eta berehala desegiten da ahoan.

Identifikazioa

Eusko Labela duen Iturburuko Gatza hainbat formatutan saltzen da, hala nola kristalezko ontziak edo kartoizko bilgarriak. Guztiek kontrol­etiketa zenbakiduna da­ ramate Eusko Labelaren ikurra­rekin. Gainera, beste bizigarri batzuk dituzten produktuak ere badira, hala nola baratxuria, piparra, kaiena edo Proventzako belarrak. Kristalezko ontzietan datoz, erro­ tarekin.