Arabako aleak

Gure aleak

Arabako Aleak Euskal Ogiaren lehengaia dira. Euskal okin profesionalek egindako ogia da, eraldaketa pauso naturalak errespetatuz eta hartzidura-denbora luzearekin. Gainera, ore ama erabiltzen da eta ogiak ez du gehigarririk. Ogiaren aparteko zapore eta moldakortasuna dela eta, egunero jan daiteke eta edozeinek jan dezake. Behar edo hobespenen arabera, 3 formatutan eskaintzen da: barra, txapata edo ogi biribila. Ogia modu arduratsuan eta jasangarrian kontsumitzeko modua da Euskal Ogia

Identifikazioa

Gaur egun, produktu bakarra egiten da Arabako Aleak deiturarekin. “Eusko Labela duten Arabako Aleekin eginda” oharrarekin eta Eusko Label ikurrarekin doa, bilgarrian jarrita.