Antxoa freskoa eta kalitate handikoa

Freskoa eta kalitate handikoa

Metodo tradizionalen bidez arrantzatua, Eusko Labela duen Antxoa engraulis encrasicolus espeziekoa da, eta freskotasun eta kalitate paregabeak ditu. Bere zilar kolore distiratsuak eta haragi sendoak nabarmentzen ditu. Eusko Label bereizgarria lortzen dute soilik Euskadiko portuetan enkantean jarritako Antxoek, baldin eta gutxieneko tamaina badute eta kalitate-eskakizunak betetzen badituzte.

Identifikazioa

Eusko Labela duten antxoek ka­litate eta freskotasun baldintzak gainditzen dituzte, eta kaxetan agertzen den Eusko Labeleko etiketa zenbakidunaren bidez antzematen dira. Etiketan datu hauek agertzen dira: salmenta­portua eta eguna. Horrez gain, Eusko Labela duen Antxoarekin egindako presta­ kinak ere badaude.