Euskal Esnea

Zaporetsua eta nutritiboa

Elikagai gisa dituen ezaugarriak mantentzen dituzten ontzietan saltzen da esne pasteurizatua, eta Eusko Labelaren ikurra ontzian agertzeari esker antzematen da, kalitate bikainekoa dela bermatuz. Euskal Gaztak familiaren parte diren gaztak askotariko formatuak dituzte, baina guztiek daramate identifikatzen dituen “Eusko Labela duen Euskal Esnearekin eginda” etiketa. Eusko Labela duen esne pasteurizatuak Euskadiko ustiategi onenetatik dator, indarrean dagoen Europako arautegiak eskatzen duena baino kalitate-maila handiagoko esnea sortzen dutena. Goi-mailako kalitateko esne gordin honek pasteurizazioa deritzon prozesu termiko bat jasaten du. Prozesuari esker, produktuaren nutrizio- eta dastamenezaugarri guztiak manten daitezke, bitamina edo oinarrizko aminoazido ia guztiak mantenduta. Era horretan, egoera naturalean egotean dituen ezaugarriekin iristen da ia kontsumitzailearengana. Produktua freskoa denez, hotzean gorde behar da.

Euskal Esnearekin egindakoak

Euskal Gaztak Euskadiko gazta-tradiziotik berragertu dira, merkatuan egungo kontsumo-beharretara egokituta dauden kalitate handiko gaztak eskaintzeko. Barietate berriak: Fraisoro, Otzara, Saroi, Latxa Urdina, Txuria eta Auntzai, behi-, ahuntza- eta ardi-esne mota ezberdinekin eginak eta askotariko testura eta zaporeekin. Aniztasun horren ondorioz, dastatzeko hainbat une eta modu daude, hala nola gazta soilik janda edo plater baten osagai gisa erabilita.

Identifikazioa

Elikagai gisa dituen ezaugarriak mantentzen dituzten ontzietan saltzen da esne pasteurizatua, eta Eusko Labelaren ikurra ontzian agertzeari esker antzematen da, kalitate bikainekoa dela bermatuz. Euskal Gaztak familiaren parte diren gaztak askotariko formatuak dituzte, baina guztiek daramate identifikatzen dituen “Eusko Labela duen Euskal Esnearekin eginda” etiketa.