Getariako Txakolina
Aldea nabarmena da
Getariako Txakolina Gipuzkoan egiten den ardo gaztea da. Bi mahats motarekin egiten da: Hondarribi Zuri, ekoizpenaren %80-90ª, eta Hondarribi Beltza, gainerako %10-15ª.
Lasto kolore horixka eta fruta usaina duen ardo zuri, gazte eta fruta-gustukoa da, batez besteko 10,5 gradutakoa eta garraztasun arin berezikoa.
http://www.getariakotxakolina.com
Horrela ezagutzen da
Getariako Txakolina, Kontseilu Arautzaileak ezarritako kontrol guztiak gainditu ondoren, botilaratu eta identifikatu egiten da bere benetakotasuna eta kalitatea ziurtatzen duen zenbakidun kontrol-etiketarekin.