Arabako Txakolina
Arabako beste ardoa
Kantaurialdeko Arabako eskualdeak osatzen du, Amurrio, Aiara, Artxiniega, Llodio eta Okondoko udalekin, Arabako Txakolina eigteko erabiltzen den Ondarribi Zuri mahats mota autoktonoa hazten deneko ingurune geografikoa.
Ardo gaztea da, lasto kolore horixkakoa, distiratsua, bere mahats motaren fruta-lurrin indartsualpa eta nortasun handi eta garraztasun orekatukoa. Ahoan suabe eta arina gertatzen da.
Horrela ezagutzen da
Arabako Txakolina, Kontseilu Arautzaileak ezarritako kontrol guztiak gainditu ondoren, boteilaratu eta identifikatu egiten da bere benekotasuna eta kalitatea ziurtatzen duen zenbakidun kontrol-etiketarekin.