Euskal Sagardoa

Jatorri deitura duten sagardo-botila guztiek bi ezaugarri nagusi izango dituzte. Alde batetik, Euskal Sagardoa %100 bertako sagarrez egindakoa izango da. Hori da, hain zuzen ere, jatorri deituraren helburu estrategikoetako bat: bertako sagarraren aldeko apustua sendotzea eta bultzatzea. Horretarako, Euskal Herriko izaera desberdinetako 115 sagar mota onartu dira, jatorri deiturako araudian. 

Euskal sagardoa

Bestetik, bigarren ezaugarria kalitatearekin lotuta dago. Euskal Sagardoa jatorri deitura duten botila guztiek kalitate-bermea izango dute. Fraisoro Laborategi espezializatua arduratuko da kalitatea neurtzeaz, eta HAZIk egiaztatuko du prozesua. Botila-lote guzti-guztiek pasa beharko dituzte kalitate-kontrolak, laborategiek eta dastatzaile trebatuek kalifikatuko dituzte, eta erakunde ofizialek bermatuko dute jatorria, sagastitik hasi eta botilara arte. Euskal Sagardoa jatorri deiturak Eusko Label sagardoaren lekukoa hartuko du. Kontseilu Arautzaileak kudeatuko du marka eta bertan sagargile eta sagardogileen sektoreak eta administrazioek izango dute ordezkaritza. 

Web orria bisitatu