Euskal Herriko Kantauriko Antxoa

 Euskal Herriko Kantauriko Antxoa oso produktu estimatua da bai fresko jateko, bai gatzetan edo olio-kontserbatan prestatzeko, aroma sendoari, trinkotasunari eta arrosa koloreko okelari esker. Erdi-kontserba gisa merkaturatzen da, latan eta kristalezko ontzietan.

anchoa

Digerigarritasun onak, proteinen aminoazidoen kalitateak, bitamina eta gatz-mineral ugariek eta gantz asegabeen balio handiak aparteko elikagai osasungarria bihurtzen dituzte Kantauriko antxoak.

anchoa pintxo

Gaur egun, Euskal Herriko Kantauriko Antxoa bereizgarri daukaten kontserbak aurki ditzakegu merkatuan.