Bestelako bereizgarriak

Oro har, esan dezakegu Jatorrizko Deitura leku geografiko baten izenari loturik dagoela, eta beraren bidez adierazten da nekazaritzako produktu jakin bat leku jakin batean sortua dela, haren kalitatea edo ezaugarriak funtsean edo erabat ingurune geografiko horri eta bertako natura eta giza baliabideei zor zaizkiola, eta haren ekoizpena, eraldaketa eta prestaketa eremu geografiko horretantxe egiten direla.

Espainiako Jatorrizko Deiturei buruzko lehenengo lege-araudia 1932ko Ardoari buruzko Estatutua izan zen eta ardoak bakarrik hartzen zituen kontuan. Mahasti, Ardo eta Alkoholen Estatutuari buruzko 25/1970 Legea onartu ondoren, gai horren inguruko araudia osatu eta nekazaritzako beste produktu batzuen jatorrizko deitura baimentzeko aukera eman zen. 1970eko Ardoari buruzko estatutu hori uztailaren 10eko Mahasti eta Ardoari buruzko 24/2003 Legeak baliogabetu zuen.

 

Espainiak Europako Ekonomia Elkartearekin bat egin baino lehenago bazegoen erregelamendu komunitario bat nekazaritzako elikagaien kalitatea babesten zuena, baina ardogintzako produktuak bakarrik hartzen zituen bere barruan. Ardoak babesteko neurriak ardoari buruzko lehengo MABan jasota zeuden (823/87 Arautegia (EEE)) eta horren bidez mahaiko ardoak eta eskualde jakin batzuetan ekoitzitako kalitateko ardoak (ejbeka) bereizten ziren. Haren arabera "eskualde jakin bat" kalitate-ezaugarri bereziko ardoak ematen zituen lurraldea zen. Espainia EEEn sartu ondoren, J.D.ak eta ejbeka izeneko ardoak parekatu egin ziren.

 Nekazaritzako gainerako produktuei dagokienez, 1992. urtean Europako Elkarteak Tradiziozko Berezitasunen Izendapen Geografikoak balioetsi eta babesteko sistema batzuk sortu zituen 2081/92 eta 2082/92 (EEE) Arautegien bitartez:

- Jatorrizko Deitura Babestua (JDB): horrela izendaturiko produktua eremu geografiko jakin batean ekoitzi, eraldatu eta prestatu behar da, behar den eran aitortu eta egiaztatutako ezagupen bereziak baliatuz.

- Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) izenekoak esan nahi du ekoizpen, eraldaketa edo prestaketako etapa batean gutxienez badagoela lotura bat ingurune geografikoarekin. Gainera, izen onaren jabe izateak abantailak ematen dizkio produktuari.

- Tradiziozko Berezitasun Bermatua (TBB) ziurtagiriaren helburua ez da jatorria erakustea, produktuaren osagai tradizionalak edo ekoizpen-modu tradizionala nabarmentzea baizik.

 Ardoen jatorrizko deiturak arautzen dituen araudian eta bai nekazaritzako gainerako produktuak arautzen dituen araudian garbi asko adierazten denez, produktu horiei kontrol batzuk egin behar zaizkie, eta kontrol horiek UNE- EN 45011 araua betetzen duten erakundeek egin behar dituzte.

Hori kontuan hartuta, HAZIk, Eusko Labela duten produktuen kontrolak egiteaz gainera, Idiazabal Jatorrizko Deiturari eta Ekoizpen Integratuari dagozkion produktuen eta Euskadin Jatorrizko Deitura duten hiru txakolinen kontrolak egiten ditu.

 

Horrela ezagutzen dira

 Euskal Autonomia Erkidegoan honako Jatorri Izendapenak ditugu:

Idiazabal Gazta

Arabako Errioxako Ardoa (Errioxako izendapenaren barne)

 

Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Getariako Txakolina  

Euskal Sagardoa

euskal-sagardoa logo
 

Euskal Okela
okela copy  Gernikako Piperra
piperra