Zer da Eusko Label?


Kalitatearen K ikurra da Eusko Label markaren adierazpide grafikoa eta horren bidez EAEn ekoitzi, eraldatu eta/edo prestatutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizi egiten dira, horien kalitatea, maila edo berezitasuna batez bestekoa baino handiagoa bada betiere.

logohazi

Bere helburu nagusiak hauexek dira:

  • Kontsumitzaileari kalitate-maila handia bermatzea.
  • Kontsumitzaileari ondo zerbitzatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifikatzeko aukera emanez.
  • Ekoizleen lana defendatzea.
  • Kalitatezko ekoizpena sustatzea.

Eusko Labela duten produktu guztiak Arautegi Tekniko baten mende daude eta hura ondo betetzen dutela bermatzeko hainbat kontrol egin behar dituzte. 

Hazi Eusko Label bereizgarria duten produktuak kontrolatu eta egiaztatzeaz arduratzen da. Gainera, Eusko Labela duten bi produktuk -Euskal Okela eta Gernikako Piperra- Europako Batasunaren oniritzia jaso dute, hurrenez hurren IGP eta DO Jatorri Izendapenak lortu baitituzte.