Oliba Olioa Birjina Estra

Eusko Labela duen Oliba-Olio Birjina Estra goi-kalitateko produktu bat da, erabat EAEn ekoitzia, landua eta ontziratua. Araudi zorrotz batek finkatzen ditu horiek bete behar dituzten kalitate-ezaugarriak.

Honela ezagutzen da

Olio hau nagusiki Arroniz barietateko olibak erabiliz egiten da, eta zuhaitzetik jaso berriak dira beren heldutasun-punturik onenean, elikadura eta zapore aldetik dituzten ezaugarri guztiak gorde ahal izan ditzaten. Hotzean erauzten da olioa, eta prozedura mekanikoak edo fisikoak erabiliz bakarrik, produktuak eraldaketarik jasan ez dezan.Bai produktuaren kalitatea ahalik gehiena zaintzearren eta bai ingurumenarekiko errespetua bermatzearren, aditu profesionalek gainbegiratzen dituzte ekoizpenaren alderdi guztiak. 

Kalitate kontrola

Eusko Labela duen Oliba-Olio Birjina Estra kristal tindatuko 50 cl-ko botiletan merkaturatzen da eta Eusko Labelen etiketa batez identifikatuta doa, bere kalitatea eta benetakotasuna bermatzen duen kontrol-zenbaki batekin.

Ekoizleak eta enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu. 

 Dokumentuak

Produktuaren araudia