Ibarrako Piparrak

Tentaldian eroriko

Bere azal fina eta ia batere mina ez den mami samurra, kolore berde-horixka eta zapore suabea dira Eusko Labela duen Ibarrako Piparra nahastezin bihurtzen duten ezaugarriak.
Pipar mota autoktonoa da eta, nagusiki, Gipuzkoan ekoiztu eta ontziratzen da, produktuaren hautaketa oso zorrotza eginez.
Garraztasun eta gatz kopuru gutxiko ardo txuriaren ozpinetan ontziratzen den elikagai hau gero eta izen handiagoa hartzen ari da merkatuan, batetik, hainbat plateren osagarri gisa eta, bestetik, aperitibo ugariren oinarri bezala. 

Honela ezagutzen da

Eusko Labela duten Ibarrako Piparrak edukiera ezberdineko kristalezko ontzietan aurkitzen dira: etxeetarako edo jatetxeetarako. Ontzi guztiek kontrol-etiketa zenbakiduna daramate, Eusko Label ezaugarriarekin.

Kalitate kontrola

"Ibarrako piparrak" kalitate-zigilua, aurrez zehaztutako kalitate baldintzak betetzen dituzten piparrek baino ez dute lortzen.HAZI arduratzen da haziaren jatorritik, ontziratzea egiten den arte,produktuaren kalitatea bermatzeaz ikuskapen tekniko eta kontrolen bidez.

Produktu honen araudia, Araudi Teknikoan daude jasota eta araudi hori HAZIren egoitzan eskura daiteke. 

Ekoizleak eta Enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.

Dokumentuak

Produktuaren araudia