Katak

2011 -Ko urtean jartzen da martxan programa hau, Euskadin jatorria duten kalitate bereizgarriko produktuen ekoizpen eta elaborazioaren ezagutza bultzatzeko.

Egitasmo honen barruan,HAZIk Euskadiko ardo dastatzeak bultzatzen ditu, ardoaren inguruko kultura eta Arabar Errioxako ardo eta Txakolinaren esker ona sustatzeko,gaian jakin mina eta produktu hauen inguruan sentiberatasun berezia dutenen artean.

Dastatzeak ekintza irekiak dira eta enpresa,ikastetxe ofizial,unibertsitate eta kultura-elkarteetara daude zuzenduta,beti ere parte hartuko duen taldea 20 lagun edo gehiagokoa baldin bada eta dastatze horiek egiteko egoitzarik baldin badute.Dastatze hauek bateratuak izan daitezke, Idiazabal gazta, Eusko Labela duen Oliba olio birjina estraz edo Eusko Labeldun Euskal Sagardo Naturalaz.

Dastatzeak,1:45 -2:00-ko iraupena du, eta bai euskaraz zein gazteleraz egin daiteke. Interesa duen erakundeak,200 €-tako ordainketa soilik ardoa dastatzen denean eta 250 €-tako ordainketa produktu bat baino gehiago dastatzen denean,egin behar izango du.Gainerako gastuak (gutxi gora behera %75) HAZIk hartuko ditu bere gain.

Materialarekin zerikusia duen guztia:Kopak,ardoa,mahai-zapiak,ikus-entzunezko materiala,etab... HAZIk jarriko du,eta interesatutako erakundeak gela bat mahai eta aulkiekin jarri behar izango du.

Parte hartuko duen 20 laguneko gutxieneko taldea izan beharko da, gutxienezkora heldu ezean,kopuru horretara heldu arte pertsona bakoitzeko 30 €tako isuna ordaindu behar izango du taldeak.

Edozein zalantza argitzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / Hazi 94 603 03 30