Laguntzak


Jarraian azaltzen den moduan, laguntza ekonomiko horren zenbatekoa zehazteko irizpide orokor batzuk badauden arren, zenbaitetan laguntza hori desberdina izan daiteke hainbat arrazoirengatik, hala nola, ekitaldiak duen interesa, kokapen estrategikoa eta interes estrategikoa, erakunde antolatzailea, erreketa eta dastaketaren bidez bildutako fondoen xedea eta abar. Dena dela, irizpide orokorra produktu guztietan honakoa da: ekitaldiaren %20 diruz laguntzea (produktua eta erreketa).


Jarraian, jarduerarik arrakastatsuenetan eskaintzen diren laguntzen kopuru orokorrak zehazten dizkizuegu:

EUSKAL OKELA


Txahal bat erretzea: Eusko Labela duen txahal osoa erretzeagatik 500 Euroko laguntza ematen da.
Aurrealdeak erretzea: Txahal baten aurrealdeak erretzeko aukera ere badago, txahal osoa erre beharrik gabe. Kasu honetan, 100 euroko laguntza ematen da aurrealde bakoitzeko.


EUSKO LABELA DUEN HEGALUZEA ETA HEGALABURRA


Denboraldiko produktuak direnez gero, jarduera hau ekainetik irailera bitartean egiten da. Kasu honetan, Eusko Labela duen hegaluze edo hegalaburraz parrillada bat egiteagatik (1000 pintxo gutxi gorabehera) 600 euro ematen dira.


BASERRIKO OILASKOA


Oilasko erreketa  bat egiteagatik (gutxi gorabehera 1000 pintxo) 300 euroko laguntza ematen da. 500 pintxo emanez gero berri diru laguntza 200 eurokoa izango da.


BASERRIKO TXERRIA


Txerri erreketa bat egiteagatik (gutxi gorabehera 800 pintxo) 300 euroko laguntza ematen da.

Beste produktu batzuetan ere ematen dira laguntzak. Kantitateak aldatu egin daitezke produktuaren arabera eta dastatzeko eskaintzen den kopuruaren arabera. Horregatik, eskaera hauek banaka egingo dira.