Euskal Tomatea

Betidaniko tomatea                                       

Euskadiko baserrietan ekoiztutako tomate honek betidaniko tomatearen usaina, kolorea eta zaporea ditu.
Eusko Labela duen tomatea, itxura ildaskatukoa eta barrumarraduna, bere heldutasun une egokienean biltzen da, eta horregatik kontsumitzaileek asko estimatzen duten bete-beteko zaporea du, betidaniko zaporea.
Tomate mota onenen artean aukeratutakoa eta ingurugiroa zainduz hazitakoa.

Honela ezagutzen da


Eusko Labela duen tomatea zelulosazko erretiluetan merkaturatzen da, zenbakidun kontrol-etiketa batekin eta Eusko Label ezaugarriarekin, edo aleka, eta kasu honetan tomate bakoitzak kontrol-etiketa txiki bat darama kalitatearen ezaugarri horrekin.

 Kalitate Kontrola

Araudian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten tomateek baino ezin dute Eusko Label etiketa erabili. Araudi Teknikoa HAZIren egoitzan eskura daiteke.  

 Ekoizleak eta Enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.

Dokumentuak