Euskal Sagardoa

Euskal Sagardoa %100 bertako sagarrarekin dago egina. Eusko Labela duten produktu guztietan bezala Euskal Sagardoa ekoizteko bete behar diren zehaztasun guztiak produktuaren araudi teknikoan daude jasota. Aipatu araudia sagar ekoizleek, sagardo egileek, teknikariek, HAZIko arduradunek eta Administrazioen ordezkariek osatutako lan talde batek egin dute. Orain, HAZIri egokituko zaio produktu horren kontrol eta egiaztapen lanak egitea.

Norabide horretan azpimarratu behar da marka publiko eta ofizialen kontrol sistemek funtzionatu eginten dutela, eta ikusiko balitz araudia ez dela betetzen ondorioak hartuko lirateke, eta behar diren neurriak hartuko lirateke.

Produktua kontrolatzeko lanez gain produktuaren promozio lanak ere egingo dira, merkatuan nabarmentasuna lortzeko, Euskadiko nekazaritza eta arrantza sektoreari balioa emanez.

Horrela ezagutzen da

Euskal Sagardoa, Eusko Labela duten produktu guztiak bezala, hasieratik bukaeraraino kontrolatua egongo da. Alde batetik, sagarraren ekoizpena kontrolatu da, ekoizleak ikuskatu dira, eta horien sagardi eta sagarrak kontrolatu dira. Araudiak bestalde adierazten du nola garraiatu behar den sagarra sagardotegietara, eta azkenik sagardoa nola egiten, ontziratzen eta etiketzen den ere jasotzen du.

Sagardoak Eusko Label bereizgarria izateak gauza nagusi bat bilatu nahi du, prozesu osoa indartzea. Alegia, Ekoizpena, elaborazio eta kontsumoa bultzatzea. Garbi eduki behar da katea guztia eduki behar dela kontuan eta batez ere produktu bat indartzerakoan bertako ekoiezpenaren alde egin dela. 100%ean babestea bertako sagarrarekin egindako produktua.

Kalitate kontrola

Produktu-azterketa ugari egiten ditu hainbat laborategi eta unibertsitatetan. 15 ezaugarri aztertzen dira guztira, besteak beste azidotasuna, alkohol-maila, pHa, azido malikoa, azukreak, errautsak eta fenolak.

Azken proba, ordea, kalifikazio-batzordeak egiten du. Batzorde horrek produktua dastatzen du eta bere ezaugarri organoleptikoak balioesten ditu, ikusmenaren, usaimenaren eta dastamenaren aldetik.
Hainbat hartziduraren ondoren sagar-muztioa sagardo bihurtu denean, sagardogileak eta HAZIko teknikariek erabakiko dute produktua botilaratzeko unerik egokiena zein den. Sagardoa botilaratzeko teknologiak asko aurreratu dira, eta gaur egun, sagardotegi guztiek azken belaunaldiko makinak dauzkate botilaratzeko.

Eusko Labela duen Euskadiko Sagardoa onetsitako botila batean ontziratzen da. Horri esker, produktua erraz identifika daiteke, eta behar bezala babestuta dago argiak hondatu ez dezan. Ziurtatutako produktuaren identifikazioa eta etiketatzea ere Kalitateak gainbegiratzen ditu. Zenbakituta eta kontrolatuta dauden etiketak erabiltzen dira horretarako.

Ekoizleak eta enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu. 

 Dokumentuak

Informazio gehiago nahi izatekotan, mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  ekin harremanetan jarri.