Euskal Okela
Samurra, osasuntsua, zaporetsua eta naturala
Euskal Okela da Eusko Label ezaugarriarekin adierazitako abelgorri okela, Arautegi eta Egiaztapen Prozedurek ezarritako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituena.
Euskal Okela Euskal Herriko baserrietan kontu handienaz hazitako animalien okela da. Hau da, beren bizitzako urrats guztietan kontrolaturik egon diren eta baimendutako hiltegietan beren kalitateagatik hautatutako abelgorrien okela.
Abereen elikadura, bazka naturala eta HAZIK baimendutako pentsuetan datza.
Euskal Okela, Eusko Label ikurraz egiaztatutako abelgorri okela da.Araudi Teknikoan (Araudia eta Zerrenda Positiboa) eta Egiaztatze Prozeduretan (salmenta toki eta gainontzeko operadoreak) zehaztutako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen duena.
Euskal Okela , Eusko Labela duen okela bakarra izateaz gain,Jatorriko Deitura Babestua (JDB), eremu geografiko jakin bateri lotutako kalitate berezidun produktuak egiaztatzen duen europar ikurra ere,badu.
Horrela ezagutzen da
Euskal Okela soilik baimendutako harategietan saltzen da, erraz topa ditzakegu Eusko Label ikurrarekin nabarmenduta baitaude.
Harategi horietan, kontsumitzaileak, Euskal Okela erosten duen bakoitzean, etiketa eranskor bat jasotzen du balantza berezi batek emana, eragiketaren zehaztapen guztiak adieraziz eta Eusko Label-Kalitatea zeinuarekin.
Krotal zenbakia agertzen den etiketetan, HAZI web orriaren bitartez jatorrirainoko trazabilitatea ezagutu dezakezu.
Kalitate Kontrola
HAZI k ondokoak bermatzen ditu Euskal Okela markan:
- Jatorria: EAEn jaiotako, hazitako eta hildako animalia.
- Batez bestekoa baino kalitate hobea.
- Osasungarritasun-berme osagarria.
- Produktuaren benetakotasuna.
Ezaugarri horiek guztiak araudi batean daude jasota eta kontrol-sistema integral baten bidez egiaztatzen dira, produkziotik hasi eta kontsumitzailearenganaino iritsi arte; fase guztiak kontrolatzen dira, eraldaketa, ontziratzea etab. eta ondorengoak egiten dira:
- Tekniko adituen ikuskapenak eta auditoriak
- Produktuaren aukeraketaren kontrola
- Laginak hartzea eta aztertzea
- Instalazio, ekipo eta prozesu guztien eta produktuaren beraren kontrol administratibo eta informatikoa
Araudia HAZI ren egoitzan eskura daiteke.
Ekoizleak eta Enpresak
Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.
Dokumentuak
Informazio gehiago nahi izatekotan, mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ekin harremanetan jarri.