Euskal Esnea

Zaporea eta elikagarritasuna 

Eusko Labeleko esne pasteurizatuak Euskal Herriko ustiategi onenetan du bere jatorria, indarrean dagoen Europako arautegiak eskatzen duena baino kalitate maila handiagoa eskainiz. Goi mailako kalitateko esne gordin honi ultrapasteurizazio izeneko prozedura termikoa ezartzen zaio, elikagai honen nutrizio eta zapore arloko ia ezaugarri guzti-guztiak gordetzea lortuz, eta funtsezko bitaminarik eta aminoazidorik galdu gabe ia.

Honela, elikagaia bere egoera naturalean dituen ezaugarri beretsuekin iristen da kontsumitzailearengana. Produktu freskoa denez hozkailuan egon behar du. 

 Horrela ezagutzen da

Esne pasteurizatua bere elikadura ezaugarriak babesten dituen ontzi batean eskaintzen da, eta goi mailako kalitatea ziurtatzen duen Eusko Label ezaugarria ontzian inprimaturik daramalako bereizten da. 

 Kalitatate Kontrola

HAZIk "Euskal Kalitatezko Esnea" Kalitate Altuko Esne Pasteurizatuaren ezaugarriak definitzen dituen araudia betetzen dela zaintzen du eta, horretarako, ikuskapen zuzenak eta analisi-prozesuak egiten ditu, kalitatea bermatuz esnea jasotzen denean nahiz pasteurizazio eta ontziratze-prozesuetan. Araudi Teknikoa HAZIren egoitzan eskura daiteke.

Ekoizleak eta Enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.

Dokumentuak

Produktuaren araudia