Euskal Esne Bildotsa

Garaiko jaki paregabe, %100 naturala

Eusko Labela duen benetako esneko bildotsa Euskal Herriko "Latxa" eta "Carranzana" arrazak dira.
Bere amaren esnea soil-soilik elikaturik dago eta 3 astetik 5era bitartekoa denean hiltzen da, eta horri esker haragi samur eta ezin goxoagoa du.

Honela ezagutzen da

Hil zuten garaiko data ageri den ezaugarri zenbakidun bat eta lau "ziri" txuri daramatza Eusko Label zigiluarekin. Ziri horietako bakoitza arkumearen laurdenetako bakoitzean kokatzen da, haren garantia ziurtagiria izanik.

 Kalitate Kontrola

Euskal Herriko Eusko Label Kalitatea duen arkumeak araudi bereziaren baldintzak betetzen ditu. HAZIk eta horren Kontrol Organoak araudi hori betetzen dela egiaztatzen dute.

Araudi Teknikoa HAZIren egoitzan eskura daiteke.

Ekoizleak/Enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.

Dokumentuak