Euskal baserriko Oilaskoa

Kanpoan libre hazitako oilaskoaren benetako zaporea

Libre hazitako Baserriko oilaskoak, antzinako eran hazitako oilaskoen zaporea du.
Zerealez osaturiko elikadura naturalak, %65etik gora artoa, atlantiar arraza eta hazkunde mantsoak, hiltzeko garaian duten gutxienezko 81 egun heldutasunak eta artisau erako ekoizpen sistemak erabat ziurtatzen dio kontsumitzaileari okela osasungarri, samurra eta zaporetsua, merkatuan aurkitu ohi denaren aldean oso ezberdina.  

 Honela ezagutzen da

Eusko Labela duen benetako Baserriko oilaskoa, osorik edo zatika merkaturatzen da eta, beti, Eusko Label zeinuarekin adierazten da.

Oilasko osoen kasuan, izterrean edo hegalean ezarritako eraztunean ageri da zeinua, eta zatien erretiluetan, berriz, zenbakidun etiketan.

Kalitate Kontrola

Eusko Labela duen baserriko oilaskoak produktore eta teknikarien laguntzarekin garatutako araudi zorrotza betetzen du. Araudian arraza, produkzio-sistema, elikadura, hautaketa eta produktua markatzeko modua definitzen dira.

Eusko Labela lortu nahi duten oilaskoak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiapenetan hazitakoak izan daitezke soilik eta araudian ezarritakoa bete behar dute.

Gainera, produkzio-mugen gehieneko neurriak bereziki zainduko dira eta, ustiapen bakoitzaren ezaugarrien arabera, produkzio-kopuru mugatua izango da. "Baserriko Oilaskoa" Eusko Labelaren Araudi Teknikoa HAZI ren egoitzan dago.

 Ekoizleak eta Enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.

Dokumentuak

Produktuaren araudia