Euskal Baserriko Arrautza

 Kalitatea eta zaporea

Huevo de Caserío vascoEuskal Baserriko Arrautza gure baserrietan hazitako oiloen arrautzak dira. Kanpoan hazten dituzte oiloak, baldintza ezin hobeetan eta hazkuntza sistema egokia erabiliz.
Oiloak aske bizi dira egunez, eta gauez, kalitatezko atsedentokia dute. Animaliaren ongizatea kontu handiz zaintzen da. Zelai berdez eta fruitu arbolez inguratutako tokietan hazten dira, eta barruan, beren atsedena bermatzeko instalazio egokiak dituzte.
Oiloen elikadurak ere berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, ondo elikatzeak kalitatezko produktua lortzea ziurtatzen du. Horregatik, oilo erruleen dieta laboreetan oinarritzen da, eta jaten dutenaren % 50 baino gehiago artoa da.
Horri guztiari, kalitate kontrolari eta ondo egituratutako banaketari esker, arrautza fresko, osasungarri eta naturalak lortzen dira, zapore paregabearekin.

Honela ezagutzen dira:

Produktu hau zigiluz ondo itxitako ontzietan aurkezten da. Ontziek Euskal Baserriko Arrautzen logotipoa dute, Eusko Label bereizgarriarekin, produktuaren egiazkotasuna bermatzeko.


 

Kalitate kontrola

Euskal Baserriko Arrautza, Eusko Labela duten produktu guztiak bezalaxe, hasieratik bukaeraraino kontrolatuta daude. Egungo araudi zorrotzari esker, kontrol sistema zehatzak ezartzen dira ekoizpen prozesu osoan: ekoizpenean, garraioan, sailkapenean, ontziratzeko unean, identifikazioan eta etiketa ezartzerakoan. Horrela, produktua kalitate, segurtasun eta freskotasun ezaugarri onenetan iristen da kontsumitzailearengana.

Ekoizleak eta Enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.

Dokumentuak

Informazio gehiago nahi izatekotan, mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  ekin harremanetan jarri.