Euskal Babarrunak
Zuk bai gustu ona!
Babarruna tradizio handiko elikagaia da Euskal Herrian, duela bostehun urte baino lehenagotik egiten dena gure baserrietan. Eusko Labela duten Euskal Herriko Babarrunak kalitate goreneko babarrunak dira, dastatzaile profesionalek "oso onak" edo "apartak" bezala sailkatutakoak.
Baserri ondoko baratze eta landetan, artisau eran, ingurugiroarekiko errespetu handienarekin ekoizten dira.
Euskal Herriko 3 babarrun mota ezagunenak honako hauek dira:
- Tolosako Babarrunak
- Arabako Babarrun Pintoa
- Arabako Arrozina Babarruna
Honela ezagutzen da
Eusko Label duten Euskal Herriko Babarrunak pisu ezberdineko zorroetan eskaintzen dira eta denek zenbakidun kontrol-etiketa bat daramate, Eusko Label-Kalitatea ezaugarriarekin.
Kalitate Kontrola
Eusko Label Kalitatea zigilua Araudi Teknikoan ezarritako baldintzak betetzen dituzten babarrunei baino ez zaie ematen. Araudi hori HAZIren egoitzan eskura daiteke.
Ekoizleak eta Enpresak
Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.