Baserriko Txerria

Baserriko Txerria

Aparteko zaporea eta samurtasuna

Eusko Labela duen Baserriko Txerriaren haragia EAEn hazi, hil eta zatitzen diren txerriena da; kalitatez bikaina da; eta garantia sanitario handiak ditu.

Baserriko txerriak kanpo-librean hazten dira, animalien ongizatea ahalik eta gehien zainduz eta, elikatzeko, pentsu konpletoak eta baserriko bertako produktuak emanez.

Hain osasuntsu eta kontrol guztiekin hazten diren txerriek kalitate handiko haragia izaten dute, kolore biziagoa duen haragia, gantz infiltratu gehiago duena.

Paregabea egiten duten ezaugarriak

  • Bizimodu osasungarria
  • Aire-librean hazten dira, animalien ongizatea zainduz
  • Elikatzeko, pentsu konpletoak (zereal-aleak, leguminosoak, oleaginosoak eta zahia) eta baserriko bertako produktuak ematen zaizkie.

Ezaugarri hobezinakJaio eta 182-250 egun bitartean dituztela hiltzen dira eta, hil ostean, kanalak sailkatu egiten dira araudiak markatzen dituen faktoreen arabera, hala nola, pisua (gutxienez, 95 kg), osaera, koipea, haragiaren kolorea eta ph-a. Eta Eusko Label kalifikazioa kalitate kontrol guztiak gainditzen dituztenei bakarrik ematen zaie.

Kalitate kontrola

  • Parte hartzen duten operadore guztiak homologatuta egon behar dute: ekoizleek, pentsu-fabrikatzaileek, hiltegiek, zatitzeko eta xerratzeko lokalek, saltokiek eta produktu-prestatzaileek homologatuta egon behar dute.
  •  Produktu fresko hau Eusko Label baimendutako harategietan aurkitu ahal izango da. Eusko Label logotipoa daraman zenbakitutako kontrol etiketa batekin identifikatuta joango da beti, benetakotasuna bermatzeko.
  • HAZI kontrolatu eta ziurtagiria ematen duen organoa da eta berak bermatzen ditu produktuaren trazabilitatea, kalitatea, segurtasuna eta benetakotasuna (autentizitatea).

Horrela ezagutzen da

Produktu fresko hau, xerratan, Eusko Labelaren baimena duten harategietan bakarrik eros daiteke.

Así se presenta y reconoce Baserriko TxerriaEusko Labela duen Baserriko Txerriaren haragi freskoa etiketa-ziurtagiri zenbakidun batekin salduko da, Eusko Labelaren logotipoarekin, benetakoa dela ziurtatuz.


Baserriko Txerriarekin prestatutako produktua

Elaborado con Baserriko Txerria

Merkatuan, Eusko Labela duen Baserriko Txerriaren haragia, bere horretan ez ezik, prestatutako produktu moduan ere eros daiteke. Enpresa adituek prestatzen dituzte produktu horiek, aurrez HAZIk erregistratu eta baimendutako enpresek hain zuzen.


Halako produktuak etiketa bereizgarri batekin saltzen dira "Baserriko txerriarekin egina".

Eusko Labela duen produktu honekin egindakoen adibideak dira honako hauek: urdaiazpiko egosi estra, gibel patea, urdaiazpiko ondua, txorizoa, saltxitxoia, txistorra, solomoa, hirugihar ontzutua eta/edo ondua...

Sustapen-bideoa

Ekoizleak eta enpresak

Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.

Agiriak


Informazio gehiago nahi izatekotan, mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ekin harremanetan jarri.