Arabako Patata
Lurpeko altxorra
Klimari, lurrari eta tradizioan oinarritutako laboreari esker, gaur egun, Arabako Patata goren-goreneko kalitatezko elikagaitzat hartzen du kontsumitzaileak.
Eusko Labelek, ezarri diren kalitate-azterketak gainditzen dituzten patata motak soilik babesten ditu.
Ingurugiroarekiko errespetu osoz erein, hazi eta bildu ondoren, patatarik onenak hautatzen dira kontsumitzaileari elikagai osasungarria, homogeneoa eta kalitatezkoa eskaintzeko.
Horrela ezagutzen da:
Nahiz eta Eusko Labela duen Arabako patata zorro mota ezberdinetan aurki daitekeen, badira bi erreferentzia denetan berdinak direnak eta erraz bereizten lagunduko digutenak: zorroaren kanpoaldean ageri den Eusko Label logotipoa eta barruan aurkituko dugun zenbakidun etiketa-ziurtagiria, elikagaiaren benetakotasuna bermatzen duen bakarra.
Kalitate Kontrola
"Arabako patata" kalitate-zigilua erabiltzeko goi-mailako kalitateari dagozkion baldintzak bete behar dira. Hau da, produktoreek eta teknikariek prestatutako araudian definitutako baldintzak. HAZI arduratzen da baldintza horiek kontrolatzeaz, laborantza, aukeraketa eta ontziratzea gainbegiratuz. Araudi hori HAZIren egoitzan eskura daiteke.
Ekoizleak eta Enpresak
Egin klik hemen eta produktu honekin zerikusia duten enpresa eta ekoizleen berri edukiko duzu.
Dokumentuak
Kontsumitzailearen kontsultak
Pataten datuak kontsultatzeko imprimakira sarbidea