Eusko Label dastatzeak

Dastatzeak

HAZIk, kontsumitzaileen artean Eusko Labela duten produktuak ezagutzera emateko asmoz, eta horien kontsumoa sustatzeari begira, Eusko Labela duten produktuen erreketak eta dastaketak antolatzen lagundu eta horrelakoetan parte hartzen du Euskal Herriko geografia osoan egiten diren jai eta bestelako ekitaldien testuinguruan. Dastatzekoak diren Eusko Labeleko produktuen kostua partzialki ordaintzeko xedea duten laguntza ekonomikoen bidez eskaintzen du elkarlan hori HAZIk, baina baita ere, era askotako publizitate-materiala eskainiz (kartelak, banderak...), eta ekitaldiaren arabera beharrezkoak izan daitezkeen beste sustapen-elementu batzuen bidez (mantalak, maskarak, puxikak, pintxoak, txartelak, mahai-zapiak, elastikoak...).

Laguntzak

(OHARRA:jakinarazi gutxienez ekitaldia baino hiru aste lehenago)

Jarraian azaltzen den moduan, laguntza ekonomiko horren zenbatekoa zehazteko irizpide orokor batzuk badauden arren, zenbaitetan laguntza hori desberdina izan daiteke hainbat arrazoirengatik, hala nola, ekitaldiak duen interesa, kokapen estrategikoa eta interes estrategikoa, erakunde antolatzailea, erreketa eta dastaketaren bidez bildutako fondoen xedea eta abar. Dena dela, irizpide orokorra produktu guztietan honakoa da: ekitaldiaren %20 diruz laguntzea (produktua eta erreketa). Jarraian, jarduerarik arrakastatsuenetan eskaintzen diren laguntzen kopuru orokorrak zehazten dizkizuegu:

EUSKAL OKELA

Txahal bat erretzea: Eusko Labela duen txahal osoa erretzeagatik 500 Euroko laguntza ematen da. Aurrealdeak erretzea: Txahal baten aurrealdeak erretzeko aukera ere badago, txahal osoa erre beharrik gabe. Kasu honetan, 100 euroko laguntza ematen da aurrealde bakoitzeko.

EUSKO LABELA DUEN HEGALUZEA ETA HEGALABURRA

Denboraldiko produktuak direnez gero, jarduera hau ekainetik irailera bitartean egiten da. Kasu honetan, Eusko Labela duen hegaluze edo hegalaburraz parrillada bat egiteagatik (1000 pintxo gutxi gorabehera) 500 euro ematen dira.

BASERRIKO OILASKOA

Oilasko erreketa bat egiteagatik (gutxi gorabehera 1000 pintxo) 300 euroko laguntza ematen da. 500 pintxo emanez gero berri diru laguntza 200 eurokoa izango da.

BASERRIKO TXERRIA

Txerri erreketa bat egiteagatik (gutxi gorabehera 800 pintxo) 300 euroko laguntza ematen da. Beste produktu batzuetan ere ematen dira laguntzak. Kantitateak aldatu egin daitezke produktuaren arabera eta dastatzeko eskaintzen den kopuruaren arabera. Horregatik, eskaera hauek banaka egingo dira.

Harremana

Jarri harremanetan harreman orriaren bitartez edota ondorengo informazio bidaliz mail honetara E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. Izen Abizenak Erakundea Mail Harremanetarako telefonoa Laguntzaren arrazoia Intereseko beste datu batzuk

Zurekin harremanetan jarriko gara ahal bezain laster.

Dastaketak

2011n abian jarri zen eta ardoaren kultura eta Jatorri-deitura duten ardoen (Arabako Errioxakoaren eta hiru Txakolinen: Getariakoaren, Bizkaikoaren eta Arabakoaren) ezaugarri bereizleei buruzko ezagutza sustatzea helburu duen proiektua.

Egitasmo honen barruan,HAZIk Euskadiko ardo dastatzeak bultzatzen ditu, ardoaren inguruko kultura eta Arabar Errioxako ardo eta Txakolinaren esker ona sustatzeko,gaian jakin mina eta produktu hauen inguruan sentiberatasun berezia dutenen artean.

Dastaketak ekintza irekiak dira eta enpresa,ikastetxe ofizial,unibertsitate eta kultura-elkarteetara daude zuzenduta,beti ere parte hartuko duen taldea 23 lagun edo gehiagokoa baldin bada eta dastatze horiek egiteko egoitzarik baldin badute.Dastaketa hauek bateratuak izan daitezke, Idiazabal gazta, Eusko Label produktuak Oliba olio birjina estra bezela edo Euskal Sagardoa.

Dastaketak,1:30-2:00-ko iraupena du, eta bai euskaraz zein gazteleraz egin daiteke. Interesa duen erakundeak,200 €-tako ordainketa soilik ardoa dastatzen denean eta 250 €-tako ordainketa produktu bat baino gehiago dastatzen denean,egin behar izango du.Gainerako gastuak (gutxi gora behera %60-65) HAZIk hartuko ditu bere gain.Aldiz,dastaketak asteburuetan edo jai egunetan egitea nahi izanez gero, 50 € gehiago ordaindu beharko dira.

Materialarekin zerikusia duen guztia:kopak,ardoa,mahai-zapiak,ikus-entzunezko materiala,etab... HAZIk jarriko du,eta interesatutako erakundeak gela bat mahai eta aulkiekin jarri behar izango du.

Parte hartuko duen 23 laguneko gutxieneko taldea izan beharko da, gutxienezkora heldu ezean,kopuru horretara heldu arte pertsona bakoitzeko 30 €tako isuna ordaindu behar izango du taldeak.

NIREA programan kokatzen den ekimena da. Entitate askok partekatzen duten mugimendu honen helburua Lehen Sektorea bultzatzea eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunea Biziberritzea baita, erantzunkidetasun sozialaren bitartez. NIREAren asmoa da hiriaren eta baserriaren arteko sinbiosia ikusaraztea eta haien arteko elkarrizketa bultzatzea, elkarrekin aurrera egin dezaten, geurea kontsumitzea bultzatzeko eta elkarrekin lehen sektorea sustatzeko. Bere filosofia da elkar ulertzeko, lankidetzan aritzeko eta gure lurraren etorkizuna bultzatzeko leku bat sortzea.

IZEN-EMATEA

Edozein zalantza argitzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

NIREA  programan kokatzen den ekimena da. Entitate askok partekatzen duten mugimendu honen helburua Lehen Sektorea bultzatzea eta Landa eta Itsasertzeko Ingurunea Biziberritzea baita, erantzunkidetasun sozialaren bitartez. NIREAren asmoa da hiriaren eta baserriaren arteko sinbiosia ikusaraztea eta haien arteko elkarrizketa bultzatzea, elkarrekin aurrera egin dezaten, geurea kontsumitzea bultzatzeko eta elkarrekin lehen sektorea sustatzeko. Bere filosofia da elkar ulertzeko, lankidetzan aritzeko eta gure lurraren etorkizuna bultzatzeko leku bat sortzea.

Euskal Baserri

Jatorriaren bermea

euskal baserri

Euskadiko fruta, barazki, egoskari eta ortuariak identifikatzea ahalbidetzen duen jatorrizko berme-marka bat da. Produktu hauek freskoan merkaturatzen dira batik bat, baina kontserban ere aurkitu daitezke, beti Euskal Baserri logotipoarekin behar bezala identifikatuta.Ezaugarri horiek oso estimatuak izan dituzte betidanik kontsumitsaileek, eta orain, Euskal Baserriren markari esker, nahasi ezinezko eran bereizten dira gainerako guztiekiko.


Letxugak, kiwiak, udareak, sagarrak, porruak, intxaurrak, urrak, zerbak eta abar Euskal Baserriko elikagaien adibide ezin hobeak dira, zaporez eta tradizioz beterik, eta jatorrizko garantiarik handienarekin.

Horrela ezagutzen da

Euskal Baserri barazki eta fruituak ontzi, aurkezpen edo etiketa ezberdinekin merkaturatu litezke. Era guztietan Euskal Baserri markaren irudia eta anagrama agertzen da nabarmen.

Kalitate Kontrola

Euskal Baserri produktuen kalitatea eta ezaugarriak jasotzen dituen araudia dago HAZIn. Erakundea arduratzen da ekoizpen eta ontziratze prozesu osoan ikuskaritza lanaz. 

Hemen ikus ditzakezu produktu honekin erlazionaturiko ekoizleak eta enpresak 

Agiriak

Bestelako bereizgarriak

Oro har, esan dezakegu Jatorrizko Deitura leku geografiko baten izenari loturik dagoela, eta beraren bidez adierazten da nekazaritzako produktu jakin bat leku jakin batean sortua dela, haren kalitatea edo ezaugarriak funtsean edo erabat ingurune geografiko horri eta bertako natura eta giza baliabideei zor zaizkiola, eta haren ekoizpena, eraldaketa eta prestaketa eremu geografiko horretantxe egiten direla.

Espainiako Jatorrizko Deiturei buruzko lehenengo lege-araudia 1932ko Ardoari buruzko Estatutua izan zen eta ardoak bakarrik hartzen zituen kontuan. Mahasti, Ardo eta Alkoholen Estatutuari buruzko 25/1970 Legea onartu ondoren, gai horren inguruko araudia osatu eta nekazaritzako beste produktu batzuen jatorrizko deitura baimentzeko aukera eman zen. 1970eko Ardoari buruzko estatutu hori uztailaren 10eko Mahasti eta Ardoari buruzko 24/2003 Legeak baliogabetu zuen.

 

Espainiak Europako Ekonomia Elkartearekin bat egin baino lehenago bazegoen erregelamendu komunitario bat nekazaritzako elikagaien kalitatea babesten zuena, baina ardogintzako produktuak bakarrik hartzen zituen bere barruan. Ardoak babesteko neurriak ardoari buruzko lehengo MABan jasota zeuden (823/87 Arautegia (EEE)) eta horren bidez mahaiko ardoak eta eskualde jakin batzuetan ekoitzitako kalitateko ardoak (ejbeka) bereizten ziren. Haren arabera "eskualde jakin bat" kalitate-ezaugarri bereziko ardoak ematen zituen lurraldea zen. Espainia EEEn sartu ondoren, J.D.ak eta ejbeka izeneko ardoak parekatu egin ziren.

 Nekazaritzako gainerako produktuei dagokienez, 1992. urtean Europako Elkarteak Tradiziozko Berezitasunen Izendapen Geografikoak balioetsi eta babesteko sistema batzuk sortu zituen 2081/92 eta 2082/92 (EEE) Arautegien bitartez:

- Jatorrizko Deitura Babestua (JDB): horrela izendaturiko produktua eremu geografiko jakin batean ekoitzi, eraldatu eta prestatu behar da, behar den eran aitortu eta egiaztatutako ezagupen bereziak baliatuz.

- Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) izenekoak esan nahi du ekoizpen, eraldaketa edo prestaketako etapa batean gutxienez badagoela lotura bat ingurune geografikoarekin. Gainera, izen onaren jabe izateak abantailak ematen dizkio produktuari.

- Tradiziozko Berezitasun Bermatua (TBB) ziurtagiriaren helburua ez da jatorria erakustea, produktuaren osagai tradizionalak edo ekoizpen-modu tradizionala nabarmentzea baizik.

 Ardoen jatorrizko deiturak arautzen dituen araudian eta bai nekazaritzako gainerako produktuak arautzen dituen araudian garbi asko adierazten denez, produktu horiei kontrol batzuk egin behar zaizkie, eta kontrol horiek UNE-EN ISO/IEC 17.065:2012 araua betetzen duten erakundeek egin behar dituzte.

Hori kontuan hartuta, HAZIk, Eusko Labela duten produktuen kontrolak egiteaz gainera, Idiazabal Jatorrizko Deiturari eta Ekoizpen Integratuari dagozkion produktuen eta Euskadin Jatorrizko Deitura duten hiru txakolinen kontrolak egiten ditu.

 

Horrela ezagutzen dira

 Euskal Autonomia Erkidegoan honako Jatorri Izendapenak ditugu:

Idiazabal Gazta

Kantauriko Antxoa

anchoa

Arabako Errioxako Ardoa (Errioxako izendapenaren barne)

 

Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Getariako Txakolina  

Jatorri Deitura duen Euskal Sagardoa

euskal-sagardoa logo
 

Euskal Okela
okela copy  Gernikako Piperra
piperra

Euskal Herriko Kantauriko Hegaluzea

Conservas de Bonito del Cantábrico del País Vasco

Euskal artisau kontserberoek marka berri bat sortu dute beren produktuetatik kalitatea desberdintzeko asmoz.

Euskadin elaboratzen diren hegaluzearen artisau kontserbak bereizgarri berriarekin aterako dituzte beraz. Honekin lortu nahi da, merkatuan beste produktu batzuetatik bereiztea ezaugarri desberdinak kontutan hartuta, esaterako jatorria, lantzeko era edota kalitatea.

Euskal artisau kontserberoek marka berri bat sortu dute, "Euskadiko Kantauriko Hegaluzea", beren produktuetatik kalitatea desberdintzeko asmoz.

"Euskadiko Kantauriko Hegaluzea" marka berri honen bidez, bermatu egiten da, produktu hau egiteko erabiltzen den espeziea Thunnus Alalunga dela eta Kantauriko uretan duela bere jatorria. Bere denboraldian harrapatzen da eta metodo tradizionalak erabiltzen dira berau elaboratzeko. Gainera, pieza osoa erabiltzen da eta bertako enpresek elaboratzen dute. Horrela kalitate altuko ezaugarriak biltzen ditu.

Ekimen hau sei enpresak eramaten dute aurrera honako herrietatik: Ondarroa, Berriatua, Markina, Mutriku eta Zumaia.

Horrela ezagutzen da

Hauxe da produktua bereizten duen logotipoa: