Euskal Baserri
Jatorriaren bermea
Euskadiko fruta, barazki, egoskari eta ortuariak identifikatzea ahalbidetzen duen jatorrizko berme-marka bat da. Produktu hauek freskoan merkaturatzen dira batik bat, baina kontserban ere aurkitu daitezke, beti Euskal Baserri logotipoarekin behar bezala identifikatuta.Ezaugarri horiek oso estimatuak izan dituzte betidanik kontsumitsaileek, eta orain, Euskal Baserriren markari esker, nahasi ezinezko eran bereizten dira gainerako guztiekiko.
Letxugak, kiwiak, udareak, sagarrak, porruak, intxaurrak, urrak, zerbak eta abar Euskal Baserriko elikagaien adibide ezin hobeak dira, zaporez eta tradizioz beterik, eta jatorrizko garantiarik handienarekin.
Horrela ezagutzen da
Euskal Baserri barazki eta fruituak ontzi, aurkezpen edo etiketa ezberdinekin merkaturatu litezke. Era guztietan Euskal Baserri markaren irudia eta anagrama agertzen da nabarmen.
Kalitate Kontrola
Euskal Baserri produktuen kalitatea eta ezaugarriak jasotzen dituen araudia dago HAZIn. Erakundea arduratzen da ekoizpen eta ontziratze prozesu osoan ikuskaritza lanaz.
Hemen ikus ditzakezu produktu honekin erlazionaturiko ekoizleak eta enpresak