Artikuluak

Eusko Label dastatzeak

Dastatzeak

HAZIk, kontsumitzaileen artean Eusko Labela duten produktuak ezagutzera emateko asmoz, eta horien kontsumoa sustatzeari begira, Eusko Labela duten produktuen erreketak eta dastaketak antolatzen lagundu eta horrelakoetan parte hartzen du Euskal Herriko geografia osoan egiten diren jai eta bestelako ekitaldien testuinguruan. Dastatzekoak diren Eusko Labeleko produktuen kostua partzialki ordaintzeko xedea duten laguntza ekonomikoen bidez eskaintzen du elkarlan hori HAZIk, baina baita ere, era askotako publizitate-materiala eskainiz (kartelak, banderak...), eta ekitaldiaren arabera beharrezkoak izan daitezkeen beste sustapen-elementu batzuen bidez (mantalak, maskarak, puxikak, pintxoak, txartelak, mahai-zapiak, elastikoak...).

Laguntzak

(OHARRA:jakinarazi gutxienez ekitaldia baino hiru aste lehenago)

Jarraian azaltzen den moduan, laguntza ekonomiko horren zenbatekoa zehazteko irizpide orokor batzuk badauden arren, zenbaitetan laguntza hori desberdina izan daiteke hainbat arrazoirengatik, hala nola, ekitaldiak duen interesa, kokapen estrategikoa eta interes estrategikoa, erakunde antolatzailea, erreketa eta dastaketaren bidez bildutako fondoen xedea eta abar. Dena dela, irizpide orokorra produktu guztietan honakoa da: ekitaldiaren %20 diruz laguntzea (produktua eta erreketa). Jarraian, jarduerarik arrakastatsuenetan eskaintzen diren laguntzen kopuru orokorrak zehazten dizkizuegu:

EUSKAL OKELA

Txahal bat erretzea: Eusko Labela duen txahal osoa erretzeagatik 500 Euroko laguntza ematen da. Aurrealdeak erretzea: Txahal baten aurrealdeak erretzeko aukera ere badago, txahal osoa erre beharrik gabe. Kasu honetan, 100 euroko laguntza ematen da aurrealde bakoitzeko.

EUSKO LABELA DUEN HEGALUZEA ETA HEGALABURRA

Denboraldiko produktuak direnez gero, jarduera hau ekainetik irailera bitartean egiten da. Kasu honetan, Eusko Labela duen hegaluze edo hegalaburraz parrillada bat egiteagatik (1000 pintxo gutxi gorabehera) 500 euro ematen dira.

BASERRIKO OILASKOA

Oilasko erreketa bat egiteagatik (gutxi gorabehera 1000 pintxo) 300 euroko laguntza ematen da. 500 pintxo emanez gero berri diru laguntza 200 eurokoa izango da.

BASERRIKO TXERRIA

Txerri erreketa bat egiteagatik (gutxi gorabehera 800 pintxo) 300 euroko laguntza ematen da. Beste produktu batzuetan ere ematen dira laguntzak. Kantitateak aldatu egin daitezke produktuaren arabera eta dastatzeko eskaintzen den kopuruaren arabera. Horregatik, eskaera hauek banaka egingo dira.

Harremana

Jarri harremanetan harreman orriaren bitartez edota ondorengo informazio bidaliz mail honetara E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. Izen Abizenak Erakundea Mail Harremanetarako telefonoa Laguntzaren arrazoia Intereseko beste datu batzuk

Zurekin harremanetan jarriko gara ahal bezain laster.