Artikuluak

Kalitatea Topera

Egitarau hori 1999an sortu zen, eta Euskadiko jatorria duten eta kalitate ziurtagiriak dituzten nekazaritzako elikagaien produkzioari eta elaborazioari buruzko ezagupena kontsumitzaileen, etxeko erosketen arduradunen, teknikarien eta preskriptoreen artean sustatzea du helburu.

Hainbat gai-bloke hartu, eta haien inguruan zenbait ibilbide dituzten bisitak egitean datza. Gaiak honakoak dira: jatorri-deiturak, teknologia, inguru naturala, kontrola eta ziurtapena. Begiraleekin batera, ibilbideek egun bete irauten dute, eta horietan, bisitak antolatzen dira nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietara eta produktuak ikertzeko, hautatzeko, ontziratzeko eta eraldatzeko zentroetara, nekazaritzako elikagaien katearen arlo guztiak ezagutarazteko.

2007an bultzada garrantzitsua eman diogu egitarau horri, eta kolektibo berriak sartu ditugu eta haietara egokitu.

Ikasleak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Natur Zientzietako eta Osasun arloko Batxilergoan eta nutrizioarekin eta elikadurarekin zerikusia duten maila ertaineko trebakuntzazikloetan diharduten ikasle taldeak dira. Ibilbide bat egiteko egun osoa behar da, eta horietan nekazaritza-ustiategiak eta produktuak ikertzeko, hautatzeko, ontziratzeko eta eraldatzeko zentroak ikusten dira, nekazaritza-elikaduraren katearen alderdi guztiak ezagutzera emateko.

Ikasleentzako Kalitatea Topera programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbidera idatz dezakezu, ikastetxearen izena adieraziz.

Kalitatea Toperaren helburu orokorrak ezagutzeko, eskola programa begiratu.

Kontsumitzaileak

Bisitak kontsumitzaileekin egiten dira. Ibilbideak eskatzaileen interesen arabera antolatzen dira. Bisitak amaitzeko Eusko Labela eta Jatorri-deitura duten produktuekin bazkaridastaketa egiten da.

Profesionalak

Proiektu hori enpresa eta lanbide-heziketako zentroetara zuzenduta dago, bereziki nekazaritza-eskolak, Farmazia fakultatea, sukaldaritza-eskolak eta kazetariak.
Informazio gehiago: LANDATUR. Tel:946 300 730